XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordurako, baita be, Pio Baroja-ren El Pais Vasco-ren lehen argitalpenaren dibujoak.

Euskal Pinturaren Eskola deitu zan mogimenduaren azken lekukoa dogu.

Euskal Herriaren historia guztian ezagutu dan eskolarik handiena eta iraultzaileena; gerrak desegin ebana.

Espainiako Akademiaren bide itxieri uko eginaz era barriak ekarri zituena, artista bakotzaren libertadea erakutsi ebana.

Honegatik, asko zor deutsegu, eta Josemari Uzelay mogimendu haren azken lekukoa dogunez, herri guztiaren omenaldia merezi dau.

Bere obra hor dogu, libertade zentzuaren seinalagarri.

Ikus eta gogoetara itzuli, Josemarik ondo merezia dauka ta.

Berak, bere askatasunean, gauzak ez ditu pintatzen ikusten dituan lez, baina bai sentitzen dituan lez.

Hala da bere izatea, jatorra ta zintzoa.